XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Secam: Frantzian, herrialde frankofono gehienetan eta Rusian erabili ohi den transmisio seinalearen araua SECAM bideo grabadorez, grabatutako zinta bat badago PAL sisteman ematerik, baina zuribeltzean.

Kolorezko emanaldia izateko emaile hiru-arauduna behar da, telebista hiru-araudunari lotuta.

Bilaketa: Bideo grabadore gehienetan aurki daitekeen baliabide garrantzitsua.

Honela zinta aurrera edo atzera mugi daiteke abiaduraz, pantailan bizkor mugitzen den irudia ageri delarik.

Berari eskerrak, ikasgelan erabili beharreko sekuentziak zehatz eta azkar aurki daitezke.

(re-wind edo fast-forward kontrola hautatzen denean zinta askoz bizkorrago mugitzen da eta pantaila zuri geratzen).

Kamera geldo: Ez da nahitaezko bitartekoa ikasgelarako baina probetxuz erabil daiteke iruzkina bezalako ihardueretan, zer esan pentsatzeko denbora gehiago behar bait da.

Kamera geldoaren kontrola erabiltzen denean irudia geldotu eta hotsa joan egiten da.

Sony-8: Bideo sistema berria, kalitatezko seinalea sortzen duena eta gutxi gorabehera magnetofonoen kaseten tamainuko kasetak erabiltzen dituena.

Ez dago oso hedatua baina egoki-egokia da biblioteka eta norbere kasa iharduteko zentruetan programa asko biltzen eta metatzen direnean.

Segimendu: Bideo grabadore gehienek duten kontrola, beste makina batzutan grabatutako zintak kalitatez eman ahal izateko.

Ez da sarri behar izaten, grabadore gehienak grabazio arau berberarekin sinkronizatuta daudenez, baina segimendu kontrola doitzea beharrezko izaten da batzutan filme dardaratsu edo zikina garbitzeko.

Sintonizadore: Telebista errezeptorearen parte bat, zeini eskerrak frekuentzia desberdinekin sintonizatu ahal den, kanale desberdinak lortuz.